XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

18. Erleen etsaiak eta gaixotasunak Erlea baino handiagoak diren erasotzaileei etsai deitzen diegu baina mikroskopikoak direnei gaixotasun.

Hemen ez naiz hasiko erleek dituzten etsai guztiak aipatzen, alde batetik ez dakidalako eta bestetik liburuetan aurkitzerik badaude ere, irakurlearentzat gogorregia izango dela somatzen bait dut.

Hau jakinda has gaitezen azterketarekin.

Erleen etsaiak - Liztorrak, karniboroak dira uda-partean umeak elikatu behar dituztenean eta hegan doazela airean harrapatzen dituzte erleak.

- Armiarmek, beren sareetan bereganatzen dituzte erleak.

- Inurriak, gozozale amorratuak dira eta erleen erasorik jasan gabe erlauntzan kalte handiak egin ditzakete, erlauntza azpian bertan eraikiz beren inurritegia.

- Burduntziak, karniboroak direnez hegan harrapatzen dituzte erleak.

- Esfinge tximeleta, eztiz elikatzeko asmoz sartzen da erlauntz barnera.